Txakurrak hamar hilabete betetzen dituenean bere eskolaratze adina heldu dela esan daiteke. Momentu horretan, bere kume aroa bukatzear dago eta heldua den garairako prestatu behar du gizakiak. Eskolaratze hau, oso garrantzitsua da bere bizitza era egoki batean garatzeko. Prozesu hau hasi baino lehen, bere eguneroko bizitzan bizi izandako esperientzia positibo nahiz negatiboak premia handikoak izango dira, bere ikasketa prozesu hau errazteko edota sailkatzeko. Ordura arte, animalia ez da inoiz derrigortu ezer egitera, hau da, bakean utzi zaio eta jolasaren truke ez zaio ezer eman.
Baina une horretatik aurrera, taldearen barruan bere lekua zein den ikasi behar du. Hots, hortik aurrera ez du katuen atzean ibili behar, bere jabearen ondoan geratuz, bai zutunik, bai jesarriz, bere abiaduran ibili tiratu gabe, eta hainbat gauza gehiago. Txakurra,ordea, ez dago aginduetara ohituta eta ez du ohitu nahi.

No hay comentarios:
Publicar un comentario