Txakurrak hamar hilabete betetzen dituenean bere eskolaratze adina heldu dela esan daiteke. Momentu horretan, bere kume aroa bukatzear dago eta heldua den garairako prestatu behar du gizakiak. Eskolaratze hau, oso garrantzitsua da bere bizitza era egoki batean garatzeko. Prozesu hau hasi baino lehen, bere eguneroko bizitzan bizi izandako esperientzia positibo nahiz negatiboak premia handikoak izango dira, bere ikasketa prozesu hau errazteko edota sailkatzeko. Ordura arte, animalia ez da inoiz derrigortu ezer egitera, hau da, bakean utzi zaio eta jolasaren truke ez zaio ezer eman. Baina une horretatik aurrera, taldearen barruan bere lekua zein den ikasi behar du. Hots, hortik aurrera ez du katuen atzean ibili behar, bere jabearen ondoan geratuz, bai zutunik, bai jesarriz, bere abiaduran ibili tiratu gabe, eta hainbat gauza gehiago. Txakurra,ordea, ez dago aginduetara ohituta eta ez du ohitu nahi.
Izurdeak ugaztun itsastarrak dira eta guztiz moldatuak daude igeriketara. Zetazeo gehienek bezala soinua erabiltzen dute komunikatzeko, orientatzeko eta ehizatzeko. Soinua radar baten antzera erabiltzen dute, ekolokalizazio metodoa erabilita. Izurdeen mihiak kanal bat du erdian eta horrela kumeek esnea har dezakete urarik hartu gabe.
iPhone-a Apple konpainiak disenaitu eta saltzen duen multimedia edukiak erreproduzitu eta Interneten nabigatzeko prestatuta dagoen telefono mugikorra da.
Bere funtzioen artean daude argazkiak ateratzea, musika eta bideoa erreproduzitzea eta testu mezuak igorri eta jasotzea. Baita ere Internet zerbitzuak eskaintzen ditu, hala nola, e-posta, web nabigatzailea eta Wi-Fi konexioa. Erabiltzaileak aginduak multi-puntuzko LCD pantaila ukigarri baten bitartez ematen ditu, botoi eta teklatu birtual batzuen bidez.
iPhone-ak, banda laukoitzean (2.5 G) funtzionatzen du. Seriez Mac OS X nabigazio sistemarekin eta iPod musika errepoduktorearekin saltzen da. Beste ezaugarri batzuen artean, Wi-Fi (802.11 b/g) eta Bluetooth 2.0 konexioak daude, eta 2 megapixeletako argazki-kamera bat ere badu.